GURE JAIALDIAREN KRONIKA

Pasa den otsailaren 16an inauteriak ospatu  genituen eskolan. 9etan hasi eta ordu 2etan amaitu zen gure jaia. 1. eta 2. mailakook behi mozorratu ginen, 3. eta 4. mailakoak sukaldari, 5. eta 6. mailakoak rokero eta txikiak iratxo. Gurasoak ere mozorratu ziren: marinel mozorroa aukeratu zuten. Goizeko 9etan gelan bildu ginen jolasak prestatzeko. Gero jolastera joan ginen. 8 jolas egin genituen: patata dantza, saskiratzea, aulkien jolasa, informatika jolasak, enredosak, oreka zirkuitua, punteria jolasa, eta puxiken jolasa.

Super ondo pasatu genuen jolasetan. Jolasak amaitu eta gero gelara bueltatu ginen txoripana jateko. Zein goxoa zegoen!! Bokata amaitu ondoren patiora joan ginen. Gero berriro gelara bueltatu ginen mozorratzeko. Mozorroa jantzi eta gero aurpegia margotu genuen. Ondoren patiora joan ginen dantzatzera. Eta jaialdiarekin bukatzeko gure auzotik, Kalerotik,  kalejira egin genuen. Sekulako eguna izan zen, primeran pasatu baikenuen.