ELKARBIZITZARAKO ARAUAK

Denok gutxienezko arauak errespetatzea oso garrantzitsua da eskolako funtzionamendurako, hauetariko batzuk hurrengo ataletan gogoratuko dizkizuegu:

 

ASISTENTZIA ETA PUNTUALITATEA       

·        Klasera ezinbesteko ez etortzea badu norbaitek aldez aurretik tutoreari abisua eman behar dio edota idatziz justifikatu behar du.

 

GOZOKIAK

·        Gosari on bat funtzezkoa da. Goiz osorako indarra ematen du eta.

·        Gozokiek ez dute elikatzen, jateko gogoa kentzen dute,  haginetan txantxarra sortarazten dute  eta kolesterola igotzen dute.

·        Atsedenaldirako gauzarik onena bokata  edo fruta da.

·        Urtebetetzeak ospatzen ditugu baina gozokirik gabe.

 

GAIXOTASUNAK ETA BOTIKAK

Ume bat gaixorik dagoenean etxean geldituko da sendatu arte. Horregatik, botikak etxean hartuko ditu. Dena den eta salbuespen moduan, eskolako ordutegiaren barruan hartu behar badu, ohar batean zehatz mehatz seinalatu behar duzue:

- Umearen izen abizenak       - Hartzeko unea   

- Botikaren izena   - Tratamenduaren iraupena

- Dosia

 

PATIOAK:

- Guztiok  dakigunez, nagusiok txikiei ematen dizkiogun ereduak oso garrantzitsuak dira. Hori dela eta patioetan ezin dugula erretzea gogorazi nahi dizuegu.

- Ekartzen ditugun txakurrak gure zain kanpoan utzi behar ditugu.

- Patioa umeen jolasteko lekua denez garbi-garbia mantendu behar dugu. Behar izanez gero, jantokiaren ondoan dagoen komuna beti dago zabalik.

- Ez aparkatzeko plakak errespetatu behar dira eskolako sarrera libre uzten.