EUSKARA EGUNA 2007

 

Abenduaren 3an " Euskara eguna " ospatu genuen.

Geletan sartu ginenean Euskeriñeren gutuna topatu genuen, eta, zelako sorpresa polita hartu genuen! Gutunarekin batera oparitxu batzuk utzi zituen gure ahaleginak eskertzeko: errotulkiak, kromoak...

Gero, 9:30ean jarri ziren martxan guztiok prestatutako ekintzak liburutegian.

Lehenengoak 5. mailakoak eta 2. mailakoak izan ziren. Nagusiek " Urkatua"   hizki jolasa irakatsi zieten beste taldekoei, eta horiek " Nire Lehenengo  hiztegia"  liburuaren olerkiak errezitatu zizkieten eta "Hiru txerrikumeak"   ipuina kontatu zieten.

Ondoren, 2. mailakoak 4 urteko ikasleen zain gelditu ziren prestatutako olerkiak eta ipuina haiei ere kontatzeko. Amaitzerakoan 4 urtekoek "Lehoi baten bila"  kanta eta asmakizunak eskeini zizkieten.

 

10:30ean 1. eta 6. mailak elkartu ziren. Txikienek olerkiak errezitatu eta handienek, trebetasun handiz, errota egiten lagundu zieten.

 

Talde hauen atzean 4. mailako ikasleak eta 5 urtekoak bildu ziren kantak eta dantzak trukatzeko. Lehenengoek "Mari Txipi" dantza irakatsi zieten eta txikiek "Zirko bat datorkigu" eta "Aris" kantak interpretatu zituzten. Zelako giroa lortu zen!

 

Amaitzeko 3. mailakoen eta 3 urteko ikasleen ikuskizunak izan ziren. Nagusiek txikiei "Ala kinkirrinera" jolasean parte hartzeko gonbidatu zituzten eta Haur Hezkuntzako ikasleek " Kanuto "  kanta eta  "Martin zikin"  olerkiak eskaini zituzten.

KONTATUTAKOA IKUSI NAHI BADUZU, KLIKATU HEMEN