ESKOLA KIROLAREN IKUSLE ONEN DEKALOGOA

 

1.- Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere; umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezitzen joateko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!

2.- Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du emaitzak izan behar.

3.- Hutsegiteegatik ez iezaiezu agirikarik egin; Ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan dadila, motibagarria hori da, ez agirika egitea.

4.- Jardueran parte har dezatenekiko errespetua ager ezazu (ikasleak, entrenatzaileak, arbitroak eta jendea). Derrigorrezkoak ditugu!

5.- Zuk zeuk jakingo duzu zer egin behar duten, baina ez itzazu “telebideratu” zer egin behar duten esanez. Eman iezaiezu jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna!

6.- Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta umeek hori egitera, eta ezarritako araudiaren arabera jokatzen anima itzazu.

7.- Uko egin iezaiezu jendeak edota edozein parte hartzailek sortutako edozein motako indarkeriei edo jarrera ezegokiei.

8.- Jarduerari amaiera ematerakoan balora ezazu benetan garrantzia daukana, hau da, bakoitzaren hobekuntza, eta ez lortutako emaitza.

9.- Ikusleek arau hauek bete ditzaten ahaleginak egin itzazu, era horretara jarduera denentzat onuragarriagoa izan dadila lortuko duzu.

10.- Ez ezazu inoiz ahaztu zeure portaera zeure seme-alabentzako eredu izango denik, eta batez ere benetako protagonistak eurak direnik.