JOKO GARBIAREN DEKALOGOA

1.- Eman animoak kirolari guztiei, gauzak txarto egiten dituztenean, eta txalotu joko ona, nork egin duen kontuan hartu gabe.

2.- Ikasi eta errespetatu joko-arauak, baita arauak betearazten dituzten pertsonak ere: kirolean ezinbestekoak dira.

3.-Errespetatu zure entrenatsailearen erabakiak, nahiz eta zure gustukoak ez izan: erabakiak hartzea da entrenatzailearen eginkizunetako bat. Geroago emango dizkizu arrazoiak.

4.- Jokabide ustelak dira lesioen edo lesio larrien plantak egitea, edota zigorrak eskatzea partida bat irabazten saiatzeko.

5.- Ez da beharrezkoa zoritxarreko egoerei (lesioak) probetxua ateratzea, kiroltasunik gabeko trikimailuak erabiltzea (denbora galtzea), edo inori irain egitea.

6.- Ez onartu kiroltasunik gabeko jokabideak, ez parte-hartzaileenak, ez entrenatzaileenak, ez ikusleenak berenak.

7.- Ez gutxietsi zure aurkaria, bere maila zurea baino txikiagoa bada; eta irabazten baduzu, ez egin gehiegizko ospakizunik bere aurrean: geroago ere izango duzu ospatzeko denbora. Eman animoak galdu duenari.

8.- Zure aurkariari kalde edo minik eginez gero, itaundu berehala nola dagoen, eta eskatu barkamena. Era berean, lesiorik ikusten baduzu, gelditu jokoa, eta esaiozu arbitroari.

9.- Zelaian eztabaidarik sortuz gero, ahalegindu zaitez alderdi biak adiskidetzen. Ez ezazu parte hartu eztabaidak biziagotzeko.

10.- Eman parte-hartzaile guztiei zeuretzat nahi duzun tratua.