NOR GARA?

 Kareaga Goikoa Herri Ikastetxeko “HAUR ALAIAK” Guraso Elkartea gara. Gure helburuak, elkartearen estatutuek argiro adierazten duten legez, honako hauek dira:

Gure seme-alaben heziketarekin zerikusirik duen edozein arloan gurasooi aholku eta laguntza eskaintzea. Asmo nagusi honi jarraituz, ahal den neurrian, ikastetxeko hezkuntz programaren garapenean parte hartzen saiatzen gara, bai eta ikastetxearen kudeaketan ere. Gainera elkarteak, bai gurasooi bai ikasleoi zuzendurik, hezkuntz ekintza osagarriak antolatzen ditu.

Guraso elkartearen barruan zenbait lantalde antolatu dira. Hain zuzen ere, une honetan hauek ditugu martxan: Ikastetxeko instalazioen mantenuaz arduratzen den lantaldea, kirol lantaldea, ekonomia lantaldea, jantokiaren lantaldea, “gurasoen eskola”deritzonaren arduraduna eta ikastetxeko kontseiluaren lantalde iraunkorra.

Zeregin guzti hauek aurrera eramatearren ikastetxean bertan dugun egoitzan hilabetean behin bildu ohi gara. Horretaz gain, gaiaren garrantziak horrela aginduta, guraso guztioi zabalik diren batzarretara ere dei egiten dugu.

 Bestalde bai argibideak emoteko, bai eta iradokizunak edota kritikak jasotzeko ere, noiznahi prest gaudela adierazi nahi dugu. Horrela elkartearen egoitzan astelehenero goizeko 9:00etatik 9:30etara eta ostegunero arratsaldeko 16:00etatik 16:25etara gaituzue.