ZELAN LAGUNDU

Guraso Elkartearen ihardueran hainbat eratan parte har daiteke:

1.- Guraso Elkartearen antolakuntzan eta kudeaketan parte hartuz.

2.- Bileretara etorriz. Bileretan ideia berriak aurkez daitezke. Gainera bertan zuretzat, zure seme-alabentzat edota ikastetxerako garrantzitsu deritzozun edozertaz hitz egingo dugu.

3.- Gure jai eta ospakizunetan gurekin batera gozatuz.

4.- Ikasurtean zehar Elkarteak programaturiko ekintza eta deialdietara joanez.

5.- Zure behar, arazo eta eragozpenak Elkartean azalduz.

6.- Elkartearen finantzaketa helburu izanik salgai jarritako artikuluak erosiz.

7.- Bazkide bilakatuz. Bazkideok ordaindutako kuotak baliatuz Elkarteak ikasurtean zehar burutuko dituen ekintzak finantzatu egiten dira. Gainera, kuotaren ordainketagatik eskola ordutegitik kanpo ekintzetan matrikula merkeago bat ordainduko duzue. Bestalde, ikasurte amaieran bazkideon seme-alabek opari eder bat jasoko dute. Hau da, Elkarteak jasotako diru guztia ikastetxearen eta ikasleen onurako berrinbertitzen da.

 

Lagundu Elkarteari. Zure laguntza behar dugu. Guraso guztion laguntza behar da. Egin dezakezuna gutxi dela uste baduzu ere etorri guregana; askoren ahalegin txikiekin gauza haundiak egin bait daitezke. Gainera, seguru bakoitzak bere esparrutik Elkarteari lagun dakiokela…”Ezina ekinaren ekinez egina”...Zure zain gaituzu. Anima zaitez.