ESKOLARI BURUZKO HISTORIO TXIKIA

    1925ean auzo eskola sortu omen zen.  50 eta 60. hamarkadan kanpotar asko heldu omen ziren lanaren bila haien familiarekin eta Kareaga auzoan gelditu ziren bizi izaten.         Hori zela eta,  txikia gelditu zen eskola eta  leku berean gaurko eraikuntza  egin zen baina auzoan hainbat ume zeudenez ez ziren bertan sartzen eta lonjak, udal tokiak, prefabrikatuak eta beste hainbat tokitan ikasi behar zuten.  

    Sasoi horretan espazioa zabala zen eta ez zegoen jolastoki mugaturik, baina 80. hamarkadan lorategiak mugatu zituzten eta jolastoki ederrak egin ziren. Horrez gero, berdin mantendu da eta  guztientzako espazioa dago.

 

NONDIK DATOR ESKOLAREN IZENA?

 

Gure eskola Kareaga auzoan dago, gaztelaniaz "El Calero" izenaz ezagutua. Errepideak bi zatitan banatzen du auzoa.  Eskolak, goiko partean egoteagatik, Kareaga Goikoa izena hartu zuen.

Karea ateratzeko Kantera ugari zegoen Kareaga osoan, hori dela eta auzoaren izena. Kanteretan ez zen harririk ateratzen, karea baizik.