Pasa den Irailaren 27an eskolako ume gehienak mendira joan ginen. Motxila eskolan prestatu genuen, bokadiloa eta guztiz! Gero kalean bildu ginen "Ikusi mendizaleak" kantatzeko eta txupina botatzeko.

Gu 3. mailoko neska-mutilekin joan ginen, beno hasieran 4. 5. eta 6. mailakoekin hasi ginen, baina Gaztelu ikastetxea pasatu eta gero banandu ginen, zeren eta beraiek Malmasinera joan ziren eta gu berriz Gaztelura.

Bidetik argazkiak atera genituen. Gaztelura heldu ginenean irakasleak txokolatea banatu zuen eta gure gutuna bertan dagoen buzoian sartu genuen. Tontorretik jaitsi ginenean 4. 5. eta 6. mailakoak ikusi genituen Malmasinean.

Gaztelutik Montefuertera joan ginen. Bertan bokadiloa jan genuen eta 5 urteko eta 1. mailakoekin batu ginen. Haiekin jolasten oso ondo pasatu genuen. 12:30 etan eskolara bueltatu ginen. Egun zoragarria izan zen!!!